Pepe Memoriala txapelketa moduan egin ezin dugunez, beste buelta bat eman diogu eta maiatzean pilota izango da protagonista.

Entrenamendu orduak eta egunak mantenduko ditugu, eta pilotaren inguruko jolasekin gabiltza, mailaz maila, “burbuiletan”.

Txapelketa ez, baina pilota bai.

Aurreko astean hasi ginen, txoko ezberdinetan (Frontoia bera, “punteri eta trebezia txokoa” eta “bote luzea”).

Honen harira…. hurrengo bideoa interesgarria izan daiteke.

IKUSI BIDEOA

Eta 4. mailakoen entrenamendua ikusi nahi izanez gero…

SAKATU HEMEN