Lege-Oharrak

Orokieta Herri Eskola, HH / Pagoeta 6, LH / Araba kalea 56, 20800 ZARAUTZ (Gipuzkoa).
IFKa: S-4833001C
Helbide elektronikoa: orokietaherrieskola@orokietaikaskom.com

HELBURUA
Webgunea erabiltzeak agiri honetan azaltzen diren baldintzak berariaz eta erabat onartzea esan nahi du, webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuei aplika dakizkiekeen baldintza partikularrei kalterik egin gabe.
Orokieta Herri Eskolak eskubidea izango du erabilera-baldintza hauek nahiz beste edozein baldintza partikular noiznahi aldatzeko.

WEBGUNEKO EDUKIEN GAINEKO JABETZA INTELEKTUALA
Orokieta Herri Eskola da webgunea osatzen duten elementu guztien titularra, bai eta webgunearen egitura, diseinu eta iturburu-kodearena ere. Elementu horiek guztiak jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudiaren babespean daude.
Debekatuta dago webgune honen edukiak osorik edo zatika erreproduzitzea, baita eduki horiek aldatu eta/edo banatzea ere, haien jatorria aipatu edo aldez aurretik baimena eskatu gabe.
Orokieta Herri Eskolak ez du bere gain hartuko hirugarren batzuek webgunearen edukiak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik, eta dagozkion akzio zibil edo penal guztiak gauzatu ahal izango ditu erabiltzaileak eskubide hauek urratuz gero.

LOPD (DATU PERTSONALAK BABESTEKO LEGE ORGANIKOA)
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Orokieta Herri Eskolak jakinarazten dizu emandako datu pertsonalak fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Erabiltzaileak erosketa-prozesuetan parte hartzea eta/edo jakinarazpen elektronikoak egitea da datu horiek biltzearen eta tratatzearen xedea.
Orokieta Herri Eskolak hitz ematen du emandako datu pertsonalak sekretupean gordeko dituela, eta datuok tratatzerakoan konfidentzialtasunez eta zuhurtziaz jokatuko duela, indarrean dagoen legerian ezarritakoa betez. Hala, behar diren neurriak hartuko ditu inork datu horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe erabil ez ditzan.