KZP ikasgaian LH5eko bi geletan proiektu berezi batean murgilduta gaude bigarren urtez: Velutina eskolan!

Proiektu honetako partaideak Foru Aldundia, Erlezain elkartea, hezkuntzako Berritzegune saila eta hainbat ikastetxe gara. Ekimen honen helburua argia da: Asiatik etorritako Vespa velutina liztorraren aurka egitea, ikastetxeetan tranpak jarriz. Espezie inbaditzailea denez, kalte handiak eragiten dizkio gure ekosistemari.
Metodo zientifikoa erabiliz, taldeka gure hipotesiak egin ditugu, eta ikasleak benetako aditu bihurtzen ari dira: liztor mota desberdinak bereizten eta asiarrak identifikatzen ikasi dugu!🔎🔬

Tranpak prestatzen ere aritu gara: ura, azukrea eta legamia nahastu ondoren, arlita harriak tranpan sartu ditugu.
Lehenengo astean tranpa bat desagertu zitzaigun, eta orain hiru ditugu martxan. Dagoeneko 50 liztor inguru harrapatu ditugu!
Hala ere, galdera bat sortu zaigu: tranpetan liztor asko harrapatzeak zer esan nahi du benetan?

Agian, gure inguruan uste baino gehiago daudela…

Ikasi, ikertu eta hausnartu… gure ingurunea zainduz!