Aurreko asteko ostegun eta ostiralean HH5 urteko ikasleak Hondarribira joan ginen gaua pasatzera. Autobusez abiatu ginen, motxilak ilusioz beteta.

Hondarribiko parke eta txoko bereziak bisitatuz hasi genuen eguna eta arratsaldean aterpetxera joan ginen.

Gauean,  pijamak jantzi eta linterna festa berezi batez gozatu genuen. Ondoren, irakasleek egindako antzerki dibertigarri eta ederraz gozatzeko aukera izan genuen, eta barre algara ugari entzun ziren.

Hurrengo egunean hondartzan ibili ginen giro ezin hobean, eta, benetako piratak bagina bezala, altxor bilaketa dibertigarri batean parte hartu genuen.

Azkenik, bazkaldu ondoren, etxerako bidea hartu genuen, pixka bat nekatuta baina bizitako esperientziarekin oso pozik. Egonaldi ederra izan da, eta elkarrekin une ahaztezinak bizitzeko aukera paregabea izan dugu.