Donostia Unibertsitate Ospitalean otorrinolaringologo pediatriko saileko ikerketa batean parte hartu dugu Orokietako ikasleok👩🏻‍⚕️👂.

Proiektu hau Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME) zuzenean lankidetzan garatzen da, honen helburua, umeen entzumen galera goiz detektatzea ahalbidetuko duen tresna digital eskuragarria balioztatzea da.
LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleok audiometriak egin ditugu ikasgelan bertan WHOears tresnaren eraginkortasuna frogatzeko.

Esperientzia berria izan da eta bide batez herriko anbulategiko otorrinoa ezagutzeko aukera izan dugu.
Gehiago jakin nahi duzue honen inguruan? egon adi gaurko irratsaioan elkarrizketatuko dugu Izaskun Thomas, proiektuko arduraduna🎙️.