1. eta 3. mailako ikasleok Donostiara joateko aukera izan genuen Orkestra Sinfonikoa bisitatu eta “Arriaga Bizi Da” kontzertuaz gozatzera. Eguerdian, eguraldi ona aitzakiatzat hartuta, Amarako parkera joan ginen bazkaldu eta jolasteko asmoz🏐. Treneko itzulia ere zirraragarria izan zen!🚂

Primerako eguna pasa genuen, zuzeneko musikaz gozatuz eta Arriagaren piezetan murgilduz konpainia onean!