ZUHATZAKO GAZTE ATERPETXEA
LH 4
2022KO IRAILAREN 28-29-30
Zuhatza edo Untxien uhartea Uribarri Ganboako urtegiko uharte bat da, Gasteiztik 15 kilometrora. Destino hau ezin hobea da ingurune natural batez gozatu nahi duten taldeentzat benetako kanpaleku batean bezala. 10 zelaitan banatzen da, 12na plazako egurrezko bost etxolak eta jarduerak egiteko estalpeko etxola-lantegi batek osatuak.
Aterpetxeak jangela komuna dauka; bainu eta dutxarako hiru zona komun; kirol instalazioak, hala nola, bainurako eremuak gabarra eta guzti; pilotaleku estalia; rokodromoa; pista amerikarra…
28ko eguna Salburuan eta Gamarran pasa eta gero, arratsaldean barkua hartu genuen irlara iristeko. Egun zoragarria izan zen!!!
29an, berriz, bertako ekintzak egiteko aukera izan genuen: arrauna, optimist, piragua, windsurf, pedalo…
30ean, irla utzi dugu eta betiko gogoratuko dugu izandako esperientzia.
Mila esker, denoi!!!