SAFER INTERNET DAY

Aste honetan, otsailaren 9an, mundu osoan Internet Seguruago baten eguna ospatu zen.

Teknologia gure egunerokotasunean erabat txertatuta dugun garai honetan oso garrantzitsua da interneten erabilera segurua egitea. Orokietan saiatzen gara modu seguruan nabigatzen baina beti daude gauza berriak ikasteko. Gaur saferinternetday.org-k antolatutako ekintzetan parte hartu dugu, eta beste eskoletako hainbat ikaslerekin batera hitzaldiak entzun ditugu eta jolas batzuk egin ditugu.

Bestalde, gure eTwinning proiektuetan beti lantzen ditugu segurtasuna sarean eta netiketa arauak eta oraingoan ere hala izaten  ari da. Transformation in Education eta Media Literacy and Disinformation Hunters (MODA) proiektuetan parte hartzen dugu, eta herrialde desberdinetako ikasleok ekintza bateratuak egiten ditugu. Eta atzoko egunean ere hala egin genuen.
Hemen duzue jolas bat zuen ezagutza zabaltzeko edo sakontzeko.