Aniztasuna egunerokoan lantzen bada ere, maiatzaren 21a, Aniztasunaren munduko eguna aitzaki hartuta ekimen bereziak egin dira eskolan. Aste osoan zehar Lehen Hezkuntzako txirrinean ikasleek aukeratutako herrialde ugaritako kantak entzuteko aukera izan da. Lan bikaina egin dute kantak bilatzen musikako saioetan. Haur Hezkuntzan berriz, ipuin kontaketa eta hainbat jarduera egin dituzte.
Badakizue zarautzen 50 hizkuntza inguru hitz egiten direla?
Gizarte baten indarra bere aniztasunean eta elkartasunean dagoelako,
euskara izan dadila zarauztar guztion etorkizuna josteko haria.馃馃挭馃徏

