1.mailako ikasleek ESKOLA proiektua bukatu berri dute. Proiektuan zehar, detektibe lanetan ibili dira ikasleak giltzen misterioa argitu ahal izateko. Pisten bidez giltzak lortu ondoren, gela desberdinak ireki behar izan dituzte.

Baina ez hori bakarrik. Proiektuari amaiera ezin hobea emateko, Orokietako telebistan bideo batzuk grabatu dituzte eta bertan pista batzuk ematen dizkigute guk ere asma ditzagun zeintzuk diren aipatzen dituzten gelak. Asmatuko ote ditugu guztiak? Proba ezazue, ea guztiak asmatzeko gai zareten.

Azpiko loturatik zuzenean sar zaitezkete, edo nahiago baduzue, orokieta.eus web orritik bertatik egin dezakezue.

OROKIETA TELEBISTA