Joan den aste osoa Zientzian murgilduta pasa dugu Orokieta Herri Eskolan. Metodo zientifikoa aplikatuz, hipotesiak egin, frogatzeko esperimentuak gauzatu eta ondorioak ateratzen ibili gara aste guztian zehar.
Maila bakoitzak gai bat aukeratu du eta egunero, gai horren inguruan, zenbait galdera planteatu eta esperiementuen bidez frogatzen aritu dira.
Haur hezkuntzakoek kolore nahasketak, uraren flotagarritasuna eta elektrizitate estatikoa aukeratu dituzte.
Lehen Hezkuntzakoen gaiak makina sinpleak, energia motak, uraren ezaugarriak, pentsamendu konputazionala eta robotika, ekosistema ezberdinetako uren kalitate azterketa eta masa eta bolumena izan dira.
Eskola osoko lanak eguneroko digitaletan jasotzen joan gara. Ostegunekoak eta ostiralekoak partekatzeko geratu zitzaizkigun eta hemen dituzue. Horrekin batera, beste egunetako lanak ere jaso nahi izan ditugu bertan, aste osoak eman duena ikus dezazuen.
Egutegia duen aurkezpenak ere egunez egun egindako lanetara bideratuko zaituzte.