Berandu izan arren, bederatziurrenaren barruan sartuko litzateke, beraz, hona hemen irailaren 15ean, 5. mailako eta 6. mailakoek egin zuten irteeraren berri.
Getariara joan ziren oinez, egiteko irteera erosoa delako eta sorosleak zeuden azken eguna zelako. 6. mailakoak aurretik, zizare luze bat balira bezala, eta 5. mailakoak atzetik; baina Getariako hondartzak arrakasta handia omen zuen egun horretan eta ikaslez josia omen zegoen. Bakoitzak bere espazioa hartu ondoren ondo pasatzeari ekin omen zioten: zubiak egitea, bainatzea, kroketak egitea, olagarroren bat ere ikusi zuten…
Dena primeran atera zitzaien baina itzultzerakoan, goiz sargoria lehertu eta euritara jo zuen, beraz bustita iritsi ziren Orokietara.
Orain argazki hauek ditugu orduko oroigarri.