Ikasturtea bukatzen ari zaigu eta Agenda 2030eko aurtengo lanei ere amaiera eman diogu udaletxeko Pleno Aretoan ospatu dugun Udal Foroarekin.

Bertan, Zarauzko ikastetxe guztiak elkartu gara eta urtean zehar egin dugun lanketa aurkeztu diegu udaletxeko zinegotziei eta alkateari.
Azken bi ikasturtetan Agenda 2030ean landu dugun gaia 12garren gaia izan da, hain zuzen ere, Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.

Aurreko ikasturtean diagnosia egin ondoren, aurten esku hartze plan bat aurkeztu dute ikasleek. Ikastetxe guztiek elkarlanean, Bertako eta Sasoiko Produktuen Gida bat aurkeztu dute. Gida honen helburua da, Zarauzko herritarrak garai bakoitzean bertako zein produktu eros ditzakegun jakitea. Gidari sarrera emateko bideotxo bat ere sortu dute ikasleek.

Aurtengoan ere lan bikaina burutu duzue.

ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO.

🥦🥒🥕🥔🫑🍅🧄🧅🫘🥩🐟

💚💚💚💚💚

GIDA