Dakizuen bezala aurten Zarauzko Arraio irratiak 15 urte betetzen ditu. Hori dela eta, Arraioko lagunek beraien urtemuga ospakizunetan parte hartzera gonbidatu dute Orokieta Herri Eskola. Gure ikasleak bertara gerturatu dira gaur goizean eta Orokieta irratiko irratsaio bat eskaini dute zuzenean.

Esperientzia eder hau ikasle batzuek bakarrik bizi ahal izan dute, Covid-ak sorturiko eragozpenak direla eta. Ea hurrengo batean talde handian bertan elkartzeko aukera dugun.

Zorionak, Arraio, eta mila esker gonbidapenagatik. Ea beste hamabost ere betetzen dituzuen!