LH 4ko ikasleak  lanbideen proiektoa garatzen ari gara eta honekin lotuta  ARRONA HNOSera bisita egin dugu. Aukera paregabea izan dugu bigarren sektorea eta hirugarren sektoreak bertatik ezagutu eta bien arteko  loturak zein desberdintasunak ikusteko.
Iñakik ederki azaldu zigun prozesu guztia: Lehenengo bulegoetan diseinua nola eta nortzuk burutzen duten, ondoren egur xafla handietatik abiatuz nola eraldatzen duten bezero bakoitzak eskatutako altzaria eta azkenik aukeran eskaintzen dituzten armairu eta sukaldeak ikusi genituen. Aldi berean teknologia eta makinak gaur egun duten garrantzia azpimarratu ziguten ere.
 Gainera opari bat eman ziguten. Asko ikasi eta poz-pozik itzuli gara Orokietara! Eskerrik asko guztiagatik!