Atzo Orokietan bisita berezia izan genuen. Manex Beristain etorri zitzaigun “Azken galdera amari” liburuaren aurkezpena egitera. Oso momentu berezi eta goxoa izatea lortu zuen Manexek. Ipuina benetako gertaera batean oinarrituta dago. Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordin bezain samurraz idatzi du Manexek. Hasiera batean barrenak husteko balio izan bazion ere, besteei laguntzeko baliagarria dela uste du. Heriotza eta doluaren inguruan kontzientzia lanketa bat egitea du helburu ipuinak eta horretarako baliabideak eskaintzea.
Eskerrik asko, Manex, gurean izateagatik. Plazer bat izan da!
Mila esker gerturatu zineten haur eta familia guztiei. Etxeko goxotasunean eta eskolan gaia lantzeko aukera paregabea izan da.