Gaur, 3.mailakoak azokara joan dira Zarauzko Merkatu Plazara.
Hilabete bada elikadura proiektuan murgilduta dabiltzala eta gaur merkatu plazara egindako bisitan, bertako eta garaiko produktuak ikusi eta baserritarrek hauen salmenta nola egiten duten ikusi dute.
Salmentan, Orokietako baratzean landatu eta zaintzen ari diren barazki asko ikusi ahal izan dituzte, baita beste barazki berri batzuk ere. Bertako saltzaileen laguntzari esker, produktu ezberdinei buruz asko ikasi dute.
Irteera interesgarria gaurkoa ! Mila esker Merkatu plazako saltzaile guztiei !