Albiste hau ere atzeratuta geneukan baina inoiz ez da berandu albistea ona bada.
LH 2. mailako ikasleak Basondon
2. mailako ikasleak animalien inguruan jardun gara buru belarri lanean, desagertzear dauden animalien inguruan hain zuzen ere. Animaliak nolakoak diren, zer jaten duten, non bizi diren, nola ugaltzen diren, arriskuan dauden ala ez eta zergatik… Pila bat ikasi dugu eta atzo aukera ederra izan genuen hainbat animalia bertatik bertara ikusi eta aztertzeko Basondora egin genuen bisitan.
Basondo Urdaibaien dagoen mehatxatutako basfaunaren babeslekua da. Bertako zelai eta basoan, gure inguruko basanimalia nagusiak gertutik ikusi genituen: orkatzak, basurdeak, oreinak, hontzak eta baita gure lurraldean desagertuta dauden beste animalia batzuk ere: otsoak eta bisonteak, besteak beste.
Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen.