Atzo, maiatzaren 29an ( A eta B) eta datorren astelehenean, ekainak 5, 5. mailakoek (C eta D) beraien BERTSO EMANALDIA izan zuten eta izango dute 4. mailakoen eta beste mailakideen aurrean.
Zertan datza bertso emanaldi hau? Ikasturtean zehar bertsolariarekin landu dituzten trikimaluak edo teknikak martxan jartzean, hau da, bat-bateko bertsoak gauzatzean.
Ordubete inguru iraun zuen ikuskizunean hiru eratako ariketak egin zituzten:
- Puntua eman eta beste puntua asmatzea.
- Bi oinak eman eta kopla egitea.
- Elkarrizketa bat sortzea gai baten inguruan.
Gehienetan bikoteka aritu ziren eta aurrez egindakoak ziren, baina hala ere momentuan kopla asmatzearen meritua ezin diegu ukatu. Urduri baina gogotsu aritu ziren guztiak.
Guzti honen bultzatzailea Iñaki Gurrutxaga dugu; pertsona aparta ikasleak motibatzeko.
Emanaldi bat bukatu da baina irrikitan gaude bestea ikus-entzuteko.
Eta ekainaren 5ean 5C eta 5D aritu dira bertsotan. Antolaketa berdintsua izan da; baina UDAKO OPORRAK zein izan diren asmatu behar genituen eta Iñaki oraingoan ALKATEA izan da eta berari egindako elkarrizketetan Zarautzen egin daitezkeen hobekuntzez aritu dira.
Lan bikaina hauena ere!
Iñaki, agur eta ikusi arte! Eskerrik asko bertsolaritzaren harra sartzeagatik.