Zer dute komunean Alemaniak, Austriak, Eslovakiak, Hungariak, Kroaziak, Serbiak, Errumaniak, Bulgariak, Moldaviak eta Ukrainiak?

Galdera horren erantzuna topatzea izan zen musika irakasleak Europa proiektuan ikasleei proposatu zien lehen erronka. Gogotsu hasi ziren bilaketan, eta horri esker Danubio ibaia ezagutu zuten. Europa izanik gaia eta Danubio ibaiaren ibilbidea ezagutu ondoren,  nola ez, Danubio Urdina balseraino iritsi ziren.

Bals ezaguna entzun ondoren, ikasleek haren interpretazioa egin behar izan zuten. Baina ez edozein modutan, itzalen bitartez egin baitzuen gela bakoitzak bere interpretazioa, taldeka, bi minutu inguruko koreografia paregabeak prestatuz. Ikuskizun artistiko oso interesgarriak, benetan.

Mila esker irakasleari, horrelako ideia zoragarriak izan eta musikaz gozatzen erakusteagatik.

Azken  erronka bat, zer dute komunean Danubio Urdina balsak eta hitz esdrujulek? Ea nork asmatzen duen…