Berrogeialdia atseginagoa izan dadin, egunero, asteartetik ostiralera, eguerdiko 13:00etan irratsaioa egiten dugu. Orokietako ikasle, irakasle eta familiek elkarlanean saioa osatzen dugu. Saioan betiko euskal kantak entzun ahal izango dituzue, familiakoei edo lagunei kantuen eskaini, olerkiak, asmakizunak, txisteak edo errezetak entzun…

Parte hartu nahi baduzu, esku zabalik hartuko ditugu zure ideia edo ekarpenak, beraz, ez izan beldurrik eta idatzi irratira edo bidali mezua helbide honetara: irratia@orokietaikaskom.com

Irratsaioa Arraio irratian emititzen da 99.3 frekuentzian. Bestela, eskolako web orritik irratia nahieran entzun dezakezue.

Hementxe dituzue irratia entzuteko loturak:

Orokieta irratia

Arraio irratia