Bihar, azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izango da.

Hori dela eta, gaur eskolan hainbat jarduera egin ditugu egunean zehar. Hasteko, ikasleak eta irakasleak arropa edo osagarri more bat soinean etorri gara eskolara.

Goizean, goi zikloko ikasleak Udaletxera joan dira eta, bertan, beste ikastetxeekin batera, manifestu bat irakurri dugu elkarbizitzaren alde eta orotariko indarkeria matxistak ozen salatuz.

Nola ez, geletan gaiari buruzko hausnarketak egin dira, eta arratsaldean, Lehen Hezkuntzako ikasleek eta gure komunitateko ordezkariek zinta dantza egin dute patioan. Ondoren, LHko gela bakoitzeko ordezkariek gela bakoitzak asmatu duen leloa irakurri dute eta muralean itsasi ditugu.

Tratu ona guztiontzat, emakumeenganako indarkeriari ez!