Aurreko ikasturtean, 2. mailako ikasleek Arantza Iribar irakaslearen eskutik, eTwinning-eko proiektu batean parte hartu zuten, hain zuzen, “My hometown” izeneko proiektuan. Hainbat herrialdetako ikasleekin elkarlanean aritu ziren elkarrengandik ikasiz. Guk gurea den herria erakutsi genien Polonia eta Turkiako ikasleei eta guk haienak ezagutu genituen. 

Proiektu honek, Europako kalitate zigilua lortu du eta horrelako errekonozimenduek bide honetan jarraitzera animatzen gaituzte!

Zorionak Arantza eta parte hartu duzuen ikasle guztiei!