Martxan dira dagoeneko matematika, gaztelera edo atzerriko hizkuntza lantzeko Talde Elkarreragileak. Dakizuenez, 4 edo 5 ikaslez osatutako talde txikiekin egiten diren jarduerak dira. Talde bakoitzean heldu bat -boluntario bat- aritzen da eta elkarrekintzaren bidez, ezagutzak denen artean eraikitzen dira.
Gaurkoan, ingeleseko Talde Elkarreragileei aipamena egin nahi diegu. Talde hauetan gure ikasleak lanean arituko dira talde txikietan, eskolako irakasle, guraso, ikasle ohi, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle eta atzerriko boluntarioekin.
Azken urteotan bezala, AEBetako Nevadako eta Iowako USACeko (University Studies Abroad Consortium) ikasleak izango ditugu eskolan 6. mailako ikasleen Ingeleseko Talde Elkarreragileetan, dinamizazio lanetan boluntario. Horrela, aho hizkuntza lantzeko, hizkuntza egiturak bereganatzeko eta hiztegia aberasteko aukera paregabea izango dute gure ikasleek.