Eta gaurko albistea Bruselatik datorkigu.
Bruselasen gaude Parlamentutik gertu dagoen European Schoolnet izeneko eskolan astebeteko ikastaro trinkoa egiten. Bertan, Bart Verswijvel adituaren eskutik Etorkizuneko Ikasgelaren erabilera lantzen ari gara. Besteak beste, Ikaskuntza aktibora eramaten gaituzten iarduerak ezagutzen. Honek, harreman zuzena du gure Sormen geLabekin.
Gurekin batera herrialde ezberdinetako 20 irakasle topatu ditugu eta hartu emana oso aberasgarria izaten ari da.
Beste esperientzia eder bat kontatzeko eta jasotzeko. Ziur gero eragina duela gure eskolako guztiongan.