Ostiralean, azaroak 17, LH 6. mailakoek Europako proiektua amaitu zuten.
Zortzi astetan gogor egin dute lan. Europa politikoa aztertu dute. Fisikoki nolakoa den ere ikusi dute: penintsulak, itsasoak, ibaiak, …
Baina batez ere, Europako 18 herrialde izan dira aukeratuak TURISMO AZOKA honetara eramateko. Zer izaten da azoka hauetan ikusi ahal izaten dena?
Kokapena, klima, geografia, janaria edo gastronomia, festak edo ohiturak, arkitektura, bitxikeriak… hau da, turismoa erakartzea.
Zergatik aukeratu dituzten 18 herrialde? Ba 18 talde ezberdin daudelako 4 gelen artean eta hauek zozketaz aukeratu zituzten gelako ordezkariek. Hauetako batzuk oso ezagunak dira Orokietan hainbat Eramus proiektuetan parte hartzeagatik. Batzuk iparraldekoak, beste batzuk ez hain ezagunak edota beste batzuk bezala, albisteetan azaltzen direnak.
Hizkuntza guztietan aztertu dituzte gainera. Bideoa euskaraz burutu dute eta goitik behera, beraiek izan dira aktore eta zuzendariak.
Gaztelaniaz iragarkiak landu dituzte eta irudimena landuz, herrialdea azaltzeko ahalegina egin dute.
Eta azkenik, ingelesez, herrialde hauetako maketak sortu dituzte. Zein baino zein dotoreagoak.
Eta iritsi gara ostiralera. Lan honen azken helburua FETUR azoka sortzea zen eta gurasoak gonbidatzea, eta hala egin zuten. Guztiok urduri geunden baina oso arrakastatsua izan zen. Frontoia aukeratu zen horretarako eta heziketa fisikoko irakasleei esker, guztia azoka bihurtu zen. Familiak zain zeuden azokako ateak irekitzeko irrikitan eta ikasleak prest, batzuk margotuta, mozorrotuta eta guztiak girotuta, argazkietan ikusi ahalko duzuen bezala.
Etorri ezin izan zutenentzat 6. mailako BLOGean hor dute bideo bat ikusgai.