Astelehenean eta asteartean, LH1, LH3 eta LH5 mailakoak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Kursalean eskaini zigun Polikinela izeneko kontzertu pedagogikoan izan ginen. Hasiera batean trenez joan eta eguna han pasatzeko asmoa genuen arren, eguraldiaren petralaldiaren ondorioz, autobusez egin genuen joan etorria. Kontzertuan primeran pasa genuen; bertan, eskolan egin genituen maskarak jantzita koreografia desberdinak egin genituen gorputza erabiliz.