Dakizuenez, inauterietan mozorrotzeko Kirolak gaia aukeratu dugu eskolan. Bestalde, egun batzuk barru martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, biei lotura bat eman eta euskal emakume kirolariak ezagutzera ematea pentsatu dugu.

Nola egingo dugun hori? Lehiaketa bat proposatuko diegu ikasleei. 18 euskal emakume kirolari jarriko ditugu haiei buruzko informazioa aurkitzeko. Emakume hauen argazki eta izenak lehen hezkuntzako pasabidean, sarreran, jarri ditugu denek ikusteko moduan. Bestalde, idazkaritza aurrean fitxa batzuk jarriko ditugu ikasleentzat eskuragai, kirolariei buruzko fitxak betetzeko. Fitxa osatu eta sarreran jarrita egongo den kutxan sartu beharko dute. Nahi beste fitxa bete ahal izango dituzte, eta martxoak 8a izango da parte hartzeko azken eguna.

Zuek ere, etxetik, zuen seme-alabei laguntzeko aukera izango duzue. Horretarako, web orri bat sortu dugu kirolari hauen argazkiekin. Hementxe duzue lotura.

Lahiaketaren saria aurrerago jakinaraziko dugu.

Animatu eta parte hartu!