Gaurko irratsaioan Alazne Aizpurua Zarauzko Euskaraldiko dinamizatzaileari egindako elkarrizketa entzun ahal izango duzue. Alazne, Euskaraldiko dinamizatzailea izateaz gain, ikasle ohia dugu, eta ilusio berezia egin digu Orokieta irratira bisita egitera etorri zaigulako. Mila esker, Alazne, gurekin egoteko tartea hartzeagatik.

6. mailako ikasleek Euskaraldiari buruzko elkarrizketa interesgarria egin diote, merezi du entzutea. Arraio irratian entzun dezakezue gaur, eguerdiko ordubatean, edo gure web orrian ere eskura izango duzue, nahieran.

Piztu irratia eta hitz egin EUSKARAZ gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan!