Liburuen asteko albistearekin jarraituz, egun hauetan jarraitu dute familiartekoak etortzen. Denak aipatzea ezinezkoa litzateke baina hona hemen argazki hauen bitartez, gure eskolan eta geletan bizi izan ditugun momentu hunkigarriak.
Haur Hezkuntzara errazago hurbiltzen zarete ere eta hartu-emana egunerokoa ere izan daiteke batzuetan. Baina edozein aitzakia ona da eskola eta etxea uztartzeko!
Barkatu argazki bakar batzuk jartzeagatik; beti bezala zuen partaidetza aparta izan baita.
Baina Lehen Hezkuntzan, ikasleen adinagatik edo beste arrazoiengatik, familiak ez zarete hainbeste gerturatzen eta horregatik da hain garrantzitsua ekintza hau.