5. mailakook GIZA GORPUTZAren proiektuan murgilduta gaude. Heziketa fisikoan LOKOMOZIO aparatua lantzen ari gara: zein hezur lantzen dugun, zein gihar zaindu behar dugun…

Beste ikasgaietan gainontzeko aparatuak ikusteaz gain: Arnas, liseri, zirkulazio eta iraitz aparatuak, Gaztelanian gorputzeko atalen inguruko poesiak asmatzen gabiltza edota eskulanetan LAPBOOKak sortzen guztien eskura jartzeko.

Baina gaur bisita bat izan dugu eta ondo asko aprobetxatu dugu bere jakinduriaz gozatzeko. Felixek, gure mailako Jon Zubiaren aitak, power point batean laburpen zoragarri bat egin digu. Gainera, genituen zalantzak argitzeaz gain, gure edo etxekoen osasunaz kezkatu ere egin zaigu. » Zer moduz hire aitona?, Badakit bai zure amak hautsi duela gihar hori, zuri ere grapak jarri zizkizuten hankan, ezta?»

Felixekin sormengelaben bi txandatan egon gara gehiegi ez elkartzeko aldiko. Lehenengo 5C eta 5D eta ondoren 5A eta 5B. Esperientzia interesgarria izan da eta beste batean ere etorriko dela agindu digu. Felix bertsolaria dugunez horrela agurtuko dugu albiste honetan.

Felix Zubia dugu

5 Dko guraso

eta bere bisita

gaur dugu guk jaso.

Tra la la la….

Gorputzaren zatiak

azaldu dizkigu

bere gardentasunak

liluratu digu.

Tra la la la…