Ingurumen Hezkuntzaren Mundu eguna da gaur.
Orokietan buru belarri dihardugu lanean gai honen inguruan.
Aurten IRAES 21, eskola jasangarrien sareko erronkari heldu diogu:
Eskolako pasabideetan pilatzen den erropa “galdu” kopurua murriztea eta gerakinei bigarren erabilera jasangarri bat ematea.
Urtarrilean, gaiaren gaineko hausnarketarekin hasi dira ingurumen batzordeko kideak.
Hausnarketaren ondoren 5. eta 6. mailako ikasleek ekintza plan bat diseinatuko dute, ondoren, lehen hezkuntzako maila guztietan aurrera eramango dena.
Familien partehartzea ere aurrikusten da.
Jarraituko dugu gai honen inguruan informatzen.