1. mailakoak Gorputza gaia ari dira lantzen. Hori dela eta, aste honetan bi gonbidatu berezi izan dituzte gelan. Batetik, Eli Fernandez lanbidez emagina den eskolako gurasoa etorri da azalpenak ematera. Bestetik, Felix Zubia eskolako guraso eta mediku ezaguna ere etorri da ikasleei gorputzari buruz hitz egitera.

Benetan hitzaldi interesgarri eta atseginak izan dira biak ala biak.

Mila esker bioi, eta laster arte!