2. mailako ikasleak zientzialari lanetan aritu dira gaur. Animalien gaia lantzen ari dira, eta horri lotuta, ZiSare ingurumen hezkuntza programan hartu dute parte. Konposta egitearen ardura duten xomorroak behatzen ibili dira begiz nahiz mikroskopio digitalaren bidez.