Agenda 2030ekin lotuta zarauzko udalak “Herria Loratu” herri diagnostikoa jarri du martxan. Hori dela eta HH3koek gure herriko berdeguneak eta gure eskolako baratza izan dituzte ikasgela. Baratzean, gainera, LH4. mailako neska-mutil jatorren azalpenei adi-adi egon dira eta gauza pila bat ikasi dituzte. Hala nola, landareek bizirik mantentzeko eguzkia, lurra eta ura behar dutela kontatu diete. Baita baratzean aritzeko aholku batzuk eman ere: bankalak prestatzeko zein pausu jarraitu behar diren, landare laguntzaileak zeintzuk diren eta landarea txikia denean, ura “euri fin” modura jasotzea gustatzen zaiola.
Galde iezaiezue non topa daitezkeen kukurutxak edo hirusta zuriak!