HH 5- urtekoak, LH-ko ikasleek bezala, astean behin, arratsaldeetan, talde elkarreragileak egiten dituzte. Matematikako saioa izaten dute eta komunitateko kide mordoxka bat etortzen da gu laguntzera. 

Eskertza berezia egin nahi diegu hauei guztiei. DBHetik etortzen diren ikasleak, praktiketan ditugunak eta nola ez gurasoei ekintza honetan parte hartzeagatik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Zuen parte hartzeak gure arteko harremanak sendotzeaz gain, giro positiboa eta aberasgarria sortzen du gure ikasleentzat eta eragin positiboa du hezitzaile zein ikasleen garapenean. Eskerrik asko eskolako komunitate guztiaren partetik!