6. mailakoak Unibertsoa gaiarekin ari dira azken asteotan. Horri lotuta, Musika arloan Holst-en Planetak lana aztertu eta entzun dute eta planeta bakoitzaren esanahia, interpretazioa eta egilearen biografia landu dituzte. Patioan ikasleek planeten interpretazio lan koloretsu eta zoragarria egin zuten. Horrez gain, WIX interesgarri bat ere sortu du irakasleak, proiektuari buruz gehiago jakiteko.

Ikus ezazue, merezi du eta!