Aurreko batean kontatu genizuen bezela, aurten IRAES 21, Eskola Jasangarrien Sarean diardugu buru belarri 6.mailako ikasleak. 

Aurretik egindako lanketa eta gero, eskolan pilatzen zaigun arropari irtenbide polita eman diogu. Familiei arropa jasotzera pasatzeko  deialdia egin ondoren, eskolan gelditu denarekin eta etxeetatik ekarri dutenarekin, proiektu politean parte hartu dugu, Mariola Elkartasun Kanpainan hain zuzen ere.

Aste honetan pasa dira arropa guztia jasotzera kanpaina honen arduradunak. Bldutako arropa prozesatu eta gero, kudeaketa honen bitartez lortutako onuraren zati bat, “GLOBAL HUMANITARIA”ONGak zuzendutako giza proiektuetara bidaliko da, Indiara hain zuzen ere.

Proiektu honi esker, Murshidabad eta Sunderbanseko hirietan dauden auzo deprimituetan LH eta DBHko 21 ikastetxe jarri dira martxan.

Beraz, gure ekarpentxoa ere egin dugu proiektu zoragarri honetan.

Eskerrik asko denoi.