Eguerdiko ordu batean iritsiko da Korrika Zarautzera. Eskola amaitu ondoren, kiroldegi aurrean bilduko gara ikasle, guraso eta irakasle, bertatik gure kilometroa egiteko. Gu prest gaude, zuek ere bai?
Girotzeko eta berotzeko, jolasgaraian Korrikako kanta jarri eta dantza egin dute ikasleek. Mila esker, Ana Gorospe dantza irakasleari, emandako laguntzarengatik.
Eragin gorputzari, eta eragin mingainari, euskaraz!