Herria ikasgela bihurtu zuten aurreko astean 6. mailako ikasleek. Argazki kamerak eskuan hartu eta gelan ikasitako irudi geometrikoen bila ibili ziren herrian zehar, eta baita aurkitu ere! Era guztietako irudi geometrikoz inguratuta gaudela konturatu ziren. Irudien argazkiak jaso, gelara bueltatu, eta haiekin lanean jarraitu zuten. Hori bai matematika egiteko modu dibertigarria!