Ikasturtero tertulia artistiko bat egiten dugu eskolan. Tertulien bidez, aukeratutako artistaren bizitza eta lanak ezagutzen eta aztertzen dituzte ikasleek ondoren gelan hari buruzko tertulia egiteko. Horrekin batera, haren lanak berreraiki, interpretatu edo sortzen dituzte. Baina tertulia ez da gela barrura soilik mugatzen, etxeetara artistari buruzko informazioa helarazten zaizue, zuek ere etxean haurrekin komentatu dezazuen, edo informazio osagarria edo bestelako ekarpenak egin ditzazuen.
Dakizuen bezala, aurtengo ikasturtean Oteiza eta bere obrak izan ditugu aztergai. Aurreko astean zehar, Oteizari buruzko Tertulia Artistikoa egin dugu eskola osoan, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntza osoan zehar.
Oteizaren biografia, bizitza eta obra landu eta aztertu ditugu, eta ikasleek haren lanei buruzko hausnarketa egiteaz gain, artelan desberdinak sortu dituzte: txikienek eskulturatxoak egin dituzte klariona eta beste materialekin, nagusienek haren garai artistiko desberdinak landu dituzte eta bakoitzeko artelan ezberdinak sortu, Arantzazuko fatxada berreraiki dute beste batzuek…
Egindako lan guztiak etxean ikusi ahal izateko WEB ORRI BAT bat sortu dugu. Sar zaitezte bertan eta ahoa bete hortz geratuko zarete ikasleek egindako lan interesgarri guztiak ikustean.