Atzo albiste hau jaso genuen 4. mailakoen partetik.
Gaur, bisita atsegina izan dugu 4.mailan. Landareen gaiarekin lotuta Jose Antonio Aperribai botanikoa etorri zaigu bere jakituria elkarbanatzera. Berak 40 urtetan sortutako herbarioa erakutsi eta prozedura azaldu digu. Herbario bat zer den eta zientziarako duen garrantziaz ohartarazi gaitu. Zuzenean landare bat nola sailkatu eta prentsatu ikusteko aukera izan dugu. Horretarako berak erabiltzen duen prentsa eta orri bereziak ekarri dizkigu.
Hainbeste urtetako lanaz  gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek.
Zein garrantzitsua den, urteen poderioz, gure aurrekoek ikasi dutena besteoi jakinaraztea. Baratzari eta Iñaki irakasleari esker, barazkiez askoz gehiago dakigu. Baina zuhaitz, landare edo loreen izenak? Asko dugu ikasteko!