Urriaren 22an, 2. mailakoek Jose Luis Lasa eskultorearen bisita izan zuten. Dakizuenez, duela gutxi Lasaren “Surflariari omenez” eskultura jarri berri dute malekoian.
Bere lanak erakutsi eta haiei buruzko azalpenak eman zizkien ikasle eta irakasleei. Bukaeran, galdera sorta bat egin zioten eta berak gogotsu erantzun zituen.
Mila esker, Jose Luis, etortzeagatik eta zure azalpenengatik!