Emakume kirolarien lehiaketa amaituta, iritsi da sariaren unea. Parte hartu duten guztiek izango dute sariaz gozatzeko aukera. Zein den saria? Aztertu dituzten  kirolari horietako batzuk eskolara etorri dira hitzaldia ematera eta beraien bizipenak partekatzera. Taldetan banatu ditugu parte hartu duten ikasle guztiak (partehartze oso handia egon da), eta haiekin gustura asko egon dira bai ikasle eta bai irakasleak ere.

Haien kirol ibilbideari buruzko eta emakume kirolariak izateari buruzko bizipen interesgarriak partekatu dituzte gurekin. Asko ikasi dugu haiengandik, eta eredu bikainak direla erakutsi digute. Bejondeiela!

Erreala