Gaur goizean LH6ko ikasleak Zarauzko Merkatu Plazan izan dira Ongi Etorri Eskolara programak antolatutako Lamiak eta Lloronak erakusketa  interesgarria ikusten.  Erakusketan, besteak beste, Kuba, Euskal Herria, Sahara, Errumania, Kolonbia, Venezuela, Maroko eta Senegalgo legenda edo pertsonaia mitologikoetan inspiratutako lanak ikusi ahal izan dituzte.

Aste osoan zehar eta asteburuan ere aukera izango dute herritar guztiek bertaratzeko eta erakusketaz gozatzeko.