LH4ko ikasle eta irakasleak Arantzan izan gara irailaren 28 eta 29an.
Astelehen goizean autobusa hartu eta Arantzara joan ginen. Eguraldi bikainarekin iritsi ginen. Begiraleek mendi buelta paregabe bat zuten guretzat prestatuta⛰️. Ibili eta ibili… bukaerarik ez zuela zirudienean… izugarrizko parkea zegoen amaieran! A zer sorpresa! Zuhaitzetatik ibili ginen eta baita tirolinatik bota ere🪾🌳. Iluntzean aterpetxera iritsi ginenerako leher eginda ginen.
Bi egun hauetan estuago elkar ezagutzeko aukera izan dugu eta eguraldi bikaina lagun, naturaz gozatzeko aukera ere.

Oroitzapen bikainarekin bueltatu gara bertatik!

😊🫶😍