Gaur goizean hasi ditugu Vilniuseko Vitlio Licejus ikastetxean «Everything can be recycled except the Earth» proiektu barruan teknologiak ingurugiroaren zainketan nola lagundu dezakeen ikasteko jardunaldiak. Vitlio Licejusa STEAMen espezializatutako eskola da eta bertan ikasleak Lehen Hezkuntza hasieratik hasten dira arlo hauek lantzen, beti ere, ingurugiroarekiko errespetua kontutan izanda.

Gaurko jarduna oso interesgarria iruditu zaigu. Hemendik aurrerakoak ere horrelakoak izatea espero dugu!