Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egun garrantzitsua da gaurkoa berdintasunaren aldeko borrokan, nazioarteko herrialde askotan. Guk ere, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen aurrean, berdintasunaren aldeko jarrera eta betebeharra dugula uste dugunez, hainbat ekintza eta lanketa egin ditugu ikasleekin: emakume antzezleak ezagutu eta elkarrizketatu ditugu, gure bizitzan garrantzitsuak diren emakumeen argazkiak itsatsi ditugu mural batean, eta gelan gogoeta egiteko tarteak hartu ditugu.

Berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jarraituko dugu egunero, gizarte parekide eta justuago bat lortu arte.

LHko eta HHko sarituak Martxoak 8ko lehiaketakoak, irratsaioko esatari eta teknikariekin.