Martxoaren 8a dela eta, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orioko ikastetxeek eta udalek, elkarrekin, berdintasuna landu, sustatu eta aldarrikatuko ditugu. Gai hau eguneroko lanketa den arren, martxoaren 8ari indarra emateko, berariazko lanketa egingo dugu gure ikastetxean. Honetaz gain, ikastetxean egunari dagokion pankarta eta zapi moreak eskegiko ditugu.
Familiei eta herritarrei gurekin bat egitea eskatu nahi dizuegu. Zuek ere, zuen egunerokoan eta inguruan jarraitu berdintasuna lantzen, sustatzen eta aldarrikatzen. Benetako berdintasunaren alde egin aldarri, eta eskura baduzue, balkoietan zapi morea jartzea eskatu nahi dizuegu.
Berdintasunaren alde, jar dezagun bakoitzak gure alea.