Atzo arratsaldean, hainbat gurasok parte hartu zuen matematika manipulatiboaren inguruko aurtengo lehen formazio saioan. Haien seme-alabek matematika nola ikasten duten gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, nahiz eta saioa aurrez-aurrekoa ez izan. Beste behin, teknologiari esker, eskolak eta familiek elkarrekin formazioa jaso ahal izan genuen.